"30 urte aski da" lelopean mobilizazio antolatu dute bakegileek
2020-09-19
www.berria.eus | Herritar andana suprefeturaren atarira joan da bakegileek deituta, eta adreiluak bata bestearen gainean jartzen hasi dira. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak jarri du adreiluetako bat. Egun osoan izan dira egitasmoak Ipar Euskal Herriko 22 herritan. Baionan amaitu dute, suprefeturaren aurrean.