Udaberria (Iker Lauroba)

2022-03-21
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 -Aktoreak: Miren Arrieta, Koldo Olabarri. -Zuzendaria eta gidoia: Imanol G. Gurrutxaga. -Argazki zuzendaria eta muntaia: Nestor Urbieta. -Arte zuzendaria: Iratxe Reparaz. -Kamera laguntzailea eta kolorea: Ibai Mielgo. -Produkzioa: Korima films eta IGG ekoizpenak. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Non dago zu ulertzeko behar den hiztegia? Non duzu eraikitako ametsak botatzeko amildegia? Udaberria eta negu zaharra, lausoa da bien arteko marra. Desenkusak ta mila istorio, aitzakiari gezurra dario. Gezurra darizu. Bapatean, sutea piztu zaigu eraikinean. Bitartean, zu katu beltza laztantzen magalean... Eta ni itzali nahian ur basoaz, zu, berriz, kea ikusi ta bazoaz. Eta bazoaz... Udaberria eta negu zaharra, lausoa da bien arteko marra. Desenkusak ta mila istorio, aitzakiari gezurra dario. Etxeak hotela dirudi orain, eta ni mandataria propina zain. Ohean sentitzen naiz arrotza, gauero tokatzen zait alde hotza. Leihoko loreak ureztatzea ez ahaztu. Udaberria eta negu zaharra, lausoa da bien arteko marra. Desenkusak ta mila istorio, aitzakiari gezurra dario. Etxeak hotela dirudi orain, eta ni mandataria propina zain. Ohean sentitzen naiz arrotza, gauero tokatzen zait alde hotza... eta bi alde ditu. Bi aste erantzun gabe zure mezu isilak, irentsiz egi errukior ta gezur borobilak. Ez dut nahi zure hutsunea sentitu. Denborazko ahaztearen hesi zahar honek bi alde ditu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak