Euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa Lekunberritik abiatu da

2020-07-23
Hasi da Sarek antolatutako hirugarren bizikleta itzulia "presoen eta iheslarien etxeratze prozesua abian jarri eta egoera honi behin betiko aterabidea" ematea aldarriarekin. Lekunberritik abiatu da txirrindula martxa eta Hernaniraino bidea egin dute. "Egoera ezohikoa bizitzen ari garela esan dugu. Baina hemen, Euskal Herrian, aski ongi dakigu zer den ezohiko bizimodua. Bereziki, espetxeetan senideak dituzten euskal herritarrak, edota oraindik ere, kanpoan daudenak. Ezohikoa baita euskal presoei ezartzen zaien legedia; ehunka eta milaka kilometrotara urrunduak, lehen graduan egotera behartuak, gaixotasun larriak izan arren ia heriotza arte espetxean egotera... noiz arte? Ezohiko legedia honen atzean mendekua eta gorrotoa baino ez dira ezkutatzen, euskal jendarteak aspaldi alboratutako jarrera da hori, urteak baitaramatzagu preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzen eta salbuespen legediarekin behin betiko amaitzeko kalera irteten", esan du Sarek.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak