Martxoak 27: GUREAN GAUR albistegia

2017-03-27
GUREAN GAUR albistegia, Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, honatx gure lerroburuak - Espainiako Auzitegi Nazionalak dio "terrorismo delitua" dagoela Iruñeko istiluen auzian. Carmen Lamela epaileak hartu du auzia bere gain, Altsasuko auzia hartu zuen epaile berberak. Gogoratu, Errenteriako hiru gazte espetxean daudela. - Nafarroako Parlamentuak "beharrezko" ikusten du ETAren armagabetzea. UPNk eta PPk ez dute dokumentua babestu - ELA sindikatuak ekainaren 15 eta 16an egingo duen XIV. Kongresuaren aurkeztu du. "Indarberritzen" izena jarri diote kongresuari eta gaurko agerraldia EAJko ordezkari ezberdinek egindako adierazpenei erantzun die Txiki Muñozek. - Josu Zabala 'Basajaun' hilik agertu zela 20 urte dira gaur: ETAko kidea Debako Mendata Gainean topatu zuten hilik. Bertsio ofizialak dio bere buruaz beste egin zuela, baina erakunde armatuak Espainiako segurtasun indarrei egotzi zien hilketa. Auzia argitzeko eskatu dute asteburuan. - Kiroletan, Apirilaren 9an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute finala Irribarria - Rezustak eta Bengoetxea VI.a - Larunbek bikoteek. #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak