ZAZKEL: ESTATU KOLPEA

2019-06-14
Zeberioko Zazkel taldeak Estatu Kolpea izeneko bideoklipa argitaratu berri du. Afera ustela eta ZTD kanten hitzetan jorratutako bideari eutsiz, baina irmotasun handiagoz dator oraingoan seikotea. Kanta honetan The Clashen Magnificent Seven abestiaren funky erritmo gordinak eta Negu Gorriaken bateria sampleatuen erreferentzia argiak entzun ditzakegu. Hodei Torresek eta Oskar Gutierrezek zuzendu dute bideoklipa, eta soinu teknikari lanetan Mikel Reparaz aritu da. Estilismoaren ardura, berriz, Betitxe Saituak izan du. Lan honetan Zeberiokoek, Gorpuzkingz taldeko partaideen laguntzarekin, euskal kulturaren mugarriak zalantzan jartzen dituzte aro berri bat iragarriz. GPKren kolaborazio bikainak ukitu oldarkorrago bat ematen dio Zazkelen jarrera irmoari. Lan hau taldearen disko berriaren aurrerapen kanta da, beraz, udazken aldera etor daitekeenaren zain egongo gara.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak