GUREAN GAUR albistegia: Maiatzak 29

2017-05-29
GUREAN GAUR albistegia Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik. Honatx gure lerroburuak: - Altsasuko gazteen auzian, Gorenak konpetentzia arazoa konpondu arte Audientzia Nazionalak prozedura gelditzea erabaki du - Telwind etxeak egindako ikerketa sozio-politikoaren arabera, aldaketak herritarren babesa jasotzen du Nafarroan eta Iruñean, eserlekuen igoera proiektatuz: Uxue Barkos eta Joseba Asiron dira liderrik babestuenak. - Asteazkenean manifestazioa egingo dute Zorrotzako bizilagunek asteburuan izandako sutearen ostean. Bertan lau pertsona hil ziren. - Tafalla inguruetan izandako errepideko lan istripu batean hil zen kamioi gidari bat iragan astean, eta gaur, hainbat sindikatuk elkarretaratzea egin dute Iruñean elkartasuna adierazteko, besteak beste. Ez da izan, ordea, azken lan istripua. Gaur bertan, Oloriz inguruan beste kamioi gidari bat zauritu baita. Sindikatuek salatu dute sektore horrek jasaten duen prekarietatea - Mungian, milaka lagunek bat egin zuten Bizkaiko Ikastolen jaian. - Alavesekin historia idatzi ostean, Mauricio Pellegrinok Gasteiz utziko du. Bartzelonak, bestalde, Ernesto Valverderen fitxaketa baieztatu du. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak