ASTEKO KRONIKA: abenduaren 22ko albiste bilduma

2017-12-22
Aste honetan bete dituzte 400 egun espetxean, iazko urrian guardia zibilekin liskarra izateagatik terrorismoa leporatuta preso dauden gazteek. Horrez gain, aste honetan zeresana eman du Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza sailak eskatuta EHUk tortura salaketez egin duen txostenak ere. 1960-2014 epealdian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan salatutako 4113 tortura kasu bildu dituzte bertan, Paco Etxeberria auzitegi medikuak eta Olatz Pego Zuzenbidean Doktoreak, besteak beste. Asteko albiste bilduma honetan, erreparatu diegu Nafarroako aktualitateari eta aurtengo San Tomas egunari ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak