BOZAK: emakume-sortzaileak eta eszena

2021-03-03
Martxoaren 20an BOZAK: emakume-sortzaileak eta eszena emankizuna eskainiko dugu. Guggenheim Bilbao Museoko aretoan eta esperientzia digitala izango da baita ere, streaming-ez emitituko duguna. Gaia, emakume artistek arlo profesionalean aurkitzen dituzten trabak eta arazoak. Euskal eszenaren unibertsoan biztutako bi ahots berri izango dira tauletan. Kantak eta solasaldiak. Sortzaile biak ezagutzeko aukera ezin hobea. Musikari dagokionez, kantariak akustikoan arituko dira eta kantuen artean Maddalen Arzallusek gidatuko du solasaldia. Olatz Salvador “Aho Uhalak” sormen lan berriarekin dator. Bere bigarren lan luzea. Karmele Jaiok esaten duen bezalaxe “Olatzen musika ez da laua, labirinto bat dirudi”. Idoia, berriz, “Ilun eta abar” proiektua ari da garatzen. Gazte honen lehen urratsa. Gonbidatuak online: Itziar Ituño eta Ane Labaka. Aretoan seigarren batek sarean komentatukoaz arituko da. Sei emakumeen ekarpenak, baina zazpigarren batena ere jaso nahi dugu. Kontaiguzu, zein da zure egoera? Maddalen Arzallusi eskatu diogu gaiari sarrera egitea eta kanta hau sortu du. Musika, gidoi eta solas guk ere egin nahi dugu jolas Ez gara lore isil lirain gure bozak entzungo dira orain Baditut hainbat referente baina nik egingo dut diferente Puztuta nabil amigdalez berdin zait zuri gustatu ala ez Emakumearen bozak indar ta sormen batzuen ustez askotan okerrak omen Ba gu ahots kordak berotzen gabiltz Hotsak dar-dar egin dezala berriz Partekatu zure iritzia sarean #ED_Bozak traolarekin *Guggenheim Bilbao Museoaren TOPARTE programarekin elkarlanean
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak