Etxeko langile eta zaintzaileendako eskubide guztiak aldarrikatu dituzte Iruñean

2022-04-09
LAB sindikatuak, SOS Arrazakeria Nafarroa elkarteak eta etxeko langileen bi elkartek elkarretaratzea eginen dute Iruñean, etxeko langile eta zaintzaileendako eskubide guztiak aldarrikatzeko. Horregatik guztiagatik, honako hau exijitzen diete Nafarroako eta Estatuko administrazio publiko eskudunei: - Bertan behera uztea etxeko langileen araubide berezia, eta berehala berrestea Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189 Hitzarmena. - Langabeziaren prestazioa osorik kobratzeko eskubidea. Gaur egun, langabezian gelditzen garen etxeko langileok ez dugu langabezia kobratzeko eskubiderik. Era berean, arbuiatzen dugu langabeziaren prestazioa ez ordaintzeko Gobernuak mahai gainean jarri duen neurria, Prestazio Asistentziala deiturikoa, dagozkigun eskubide guztiak bermatzen ez dituelako eta bidegabea delako. - Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen aplikazio esparruaren barruan sartzea. Izan ere, gaur den egunean, lege horren aplikazio esparrutik kanpo gaude. - Atzerritartasunaren Legea indargabetzea eta baldintzarik gabeko ohiz kanpoko erregularizazio bat egitea Nafarroan eta Estatuan egoera irregularrean bizi diren pertsona guztientzat.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak