Errekara! - Josu Bergara + Ardoa Barrura Fanfarrea, Naroa Gaintza, Iholdi Beristain eta herritarrak

2022-07-20
ERREKARA! Txipli ta txapla, txipli ta txapla errekatik itsasora, gaur ekainaren hogeita seia hau ietarron ganora! kanpotik busti, barrutik busti zatoze gure ondora! gaur ietarron eguna da ta erdu udaren berora! Errekara, errekara! IEtarrok errekara! Errekara, errekara! IEtarrok errekara! Negua joan zan, uda badator hau bai sasoi emankorra! gaur errekara salto eginda plisti-plasta orokorra bildur barik ba hondatu prakak soineko eta atorra, lehorrekoak, etorri hona, uretan busti mokorra. Errekara, errekara! IEtarrok errekara! Errekara, errekara! IEtarrok errekara! Errekan hasi, besarkatuta, kantu alaia ahoan, ate gainean dantza egiten, aurresku ta fandangoan, freskatzen gara, bustitzen gara, bata besteen ondoan, errekan behera, gure parranda bainauko da itsasoan. Errekara, errekara! IEtarrok errekara! Errekara, errekara! IEtarrok errekara! ************************************************** - Musika originala: Josu Bergara eta Agustín Bergara. - Letra: Karmelo Landa. - Musikari eta abeslariak: Josu Bergara, Naroa Gaintza, Iholdi Beristain, Ardoa Barrura Fanfarrea eta IEko kantu poteoko taldea. - Musika moldaketak: Mikel Nuñez Lauzirika - Produkzio musikala: David Sanchez Damián. Blue Bayou Estudioa. - Ardoa Barrura Fanfarrea osatzen dute: Roberto Alonso, tronpeta; Santi García, saxofoia; Jon Txintxurreta, saxofoia; Igor Crespo, bonboa, saxofoia; Unai Ercilla, tronpeta eta tronboia; Jesús Rioja, tuba; Richard Isasi, tronpeta; Ibon Meabe, kaxa edo danborra; Asier Villan, txindatak; Roberto González, tronboia; Garikoitz Badiola, tronboia; Jaime Esteban, tronpeta; Aitor Menendez, helikoia; Txomin González, bonboa. - IEKO kantu poteoko taldetik grabaketan parte hartu dute: Karmelo Landa Mendibe, Joxe Mari Landa Mendibe, Andoni Landa Mendibe, Irune Benedicto Arbaiza, Begoñe Aspiazu Iribar, Marisol Aguirre García, Sara Egia Agirre, Nerea Rodríguez Uribe-Etxebarria, Amaia Muniozguren Agirre, Garbiñe Muniozguren Agirre, Manu Fernández Saiz, Nerea Muniozguren Agirre, Ernesto Ramirez, Idoye Errazti Olartekoetxea, Amaia Bergara Aretxabaleta, Julen Cáceres Iriondo eta June Bergara Gonzalez. - Dantzaria: Ibabe Beristain - Txistulariak: Eduardo Aretxabaleta eta Alexander Iurrebaso. - Bideogileak: Kostako Vibes Ean, 2022ko ekainaren 26an. Eskerrik asko danori! https://www.josubergara.eus ©Josu Bergara
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak