Tortura, zauri irekia

2018-02-18
Otsailaren 13an Torturaren Aurkako Eguna izan zen. Honen harira, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak torturatutako belaunaldi ezberdinetako lau arabarren testigantzak bildu ditu Hala Bideok erreportaje honetan: Marina Sagastizabal, Xabier Izaga, Txiki Donnay eta Susana Atxaerandio. Horiekin batera, Ixone Legorburu psikologoak parte hartu du erreportajean. Ohiko torturen testigantzetatik haratago doan erreportaje bat da hau, eta torturaren sustraietara jo du: tortura metodo ezberdinek eurengan eragindako sufrimendua, Eusko Jaurlaritzaren txostena eta bizitakoaren zein etorkizunaren inguruko hausnarketa dira erreportajearen ardatz nagusiak, protagonisten ahotsak oinarri.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak