GUREAN GAUR: Espetxera bidali dituzte Iruñeko istiluei lotuta atxilotuetako lau gazteetatik hiru

2017-03-13
Terrorismo delituak egotzita espetxeratzeko agindu du epaileak. Laugarrena adingabea da, eta aske utzi dute. Larunbat arratsalderako manifestaziora deitu zuen Errepresioari Autodefentsa dinamikak, Iruñean. Dozenaka lagun elkartu ziren, eta liskarrak izan ziren alde zaharrean. Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu zituen. Epaileak ebatzi du hirurak espetxeratzea eta, terrorismo delituak egotzita, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku uztea. Nafarroako Gobernuak, Parlamentuak eta Iruñeko Udalak salatu egin dituzte’ #11GAUR
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak