Ekolio eta Salbatore Mitxelena ikastolaren arteko hitzarmena

2019-02-14
Kilometroak 2019ko ardatzetako bat jasangarritasuna da. Ekoliok sukaldeko landare-olioa doan jaso eta biodieselean bilakatzen du. Jasangarritasunean aitzindari izateaz gain, proiektu soziokulturala da, ordea, eta horren ildotik salmenta guztiengatik fakturatutakoaren %10 Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolara bideratzeko hitzarmena izenpetu dute KMK19rekin. Honakoek izenpetu dute akordioa: IƱigo Ameztoi Zarauzko ikastolako lehendakariak, Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak eta Haimar Arozena Eizagirre Ekolio-ren ordezkariak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak