June Almeidaren istorioa

2021-02-11
Otsailaren 11 Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak. Egunarekin bat egiteko "June Almeidaren istorioa" bideoa egin dugu. Lan honek inspirazio-iturriak eman nahi dizkio zientziara profesionalki dedikatzeko aukera dutela uste dutenei, edo bide horri ekin diotenei. Era berean, lan hau ekintzarako eta, batez ere, lanerako deia da. Gizonek eta emakumeek eskubide berberak izan eta aukera berak dituzten gizartearen aldeko lana. Izan ere, konpromisoa hartu dugu pertsona guztiek zientziarako eskubideaz gozatzeko aukera berdinak izan ditzaten, baita beren jarduera profesionalean maila guztietan jarduteko aukera edukitzea ere. "June Almeidaren istorioa" Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren lana da (https://zientzia.info/eu/). Iberdrolaren laguntza izan du, eta honako hauek egin dute: Gidoilaria eta zuzendaria: Jose A. Pérez Ledo Ekoizpen-etxea: K 2000 Ekoizpena: Urko Luengo Produkziozko laguntzailea: Olatz Vitorica Grabazioa eta postprodukzioa: Berde Produkzioak Lokuzioa: Maribel Legarreta Abestia: “Early Morning” (Borrtex) Artxiboko irudiak: Shutterstock y Archive.org June Almeidaren argazkia Joyce Almeida alabak utzitako irudia da.