IBILALDIA 2019 / HARATZAGO

2019-03-16
HARATZAGO Brankaz hasi ginen Azkuen, geurera dzanga eginez, buruaz eta eskuez, olatuak eraginez. Ibilbide ibilaldi, ikastolaren ibilgu, bidelagunen ugera, adibide darabilgu. Muga zaharrak bota dira, berririk ez da eraiki, mundura eta herrira, nahi garelako ireki. Ginen gara, ziren gagoz, haratzago doaz datoz Bazen bada, dira dagoz, haratzago goaz gatoz Zabal gaitezen urruti, helmuga ez da ikusten ta saiatu gertukoa, haratzago erakusten. Hara, begira ze altxor, dugun bertatik bertara eskutik eskura dator, uretatik lurretara. Ekinez iritsi gara, orain eta hemen gaude garena garatu, geure gero baten jabe. Ezberdinak izaeraz, jatorriz izenez hitzez harro bizi gura dugu, gure altxor anitzez. Libre sortzea gurari, sentitu, zaindu ta ekin besteena ezagutu, norberarena hitz egin. Jausi barik egin jauzi, hazitik hasten da hezten hasi ezik esan ezin, ikasiz ez denik hazten Didar ozenean zehar irribarra dugu ipar etor zaitez elkar hartuz gaurtik indar egin bihar AZKUE IKASTOLA HARATZAGOOOO!!! FITXA TEKNIKOA Musika: ARITZ ELORDIETA (TOKI) eta YON FIGUEROA Letra: XABAT GALLETEBEITIA Kolaborazioak: 1-Iker Lauroba(Lauroba) 2-Jorge Sanchez (Etsaiak, Desira) 3- Yon Figueroa (Drakken) 4- Axular Arizmendi (Nahixan) 5- Joseba Iturraspe (Mconac) 6- Joseba Gereduz (Sustrajah band) 7- Maria Laka (Drunk Smile) 8- Auo (Etsaiak) 9- Babou Tiord (Gunflow) 10- Aritz Toki (Etsaiak, Parasma) 11- Eñaut Elorrieta (Ken 7) 12- Alex Sardui ( Gatibu, Exkixu) 13- Zuriñe Hidalgo (Hesian) 14- Iker Figeroa (Sustrajah band) 15- Aimar Beato (Lekitxoko banda) 16- Unax Mendiguren (Ikaslea) 17- Alina Izagirre (Ikaslea) 18- Malen Ugarteburu (Ikaslea) 19- Irati Zendoia (Ikaslea) 20- Urko Madarieta (Ikaslea) AZ Visual Mediak ekoiztua Zuzendaritza: Mikel Alberdi Edizioa: Mikel Alberdi eta Mikel Serrato Kameralariak: Ibai Zangitu, Jon Ander Alberdi, Mikel Serrato eta Mikel Alberdi Zuzendari fotografikoa: Ekaitz Zilarmendi eta Mikel Alberdi Produkzioa: Lara Diez
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak