Aulki jokoa - IDOIA

2021-02-25
IDOIAren "Ilun eta abar" diskoko aurrerapen abestiaren bideoa. Vídeo de la canción de adelanto del disco "Ilun eta abar" de IDOIA. Musika/Música: Idoia Asurmendi Hitzak/Letra: Maria Oses Musikariak/Músicos: Joanes Ederra Oriol Flores Andoni Garcia Sergio Valdehita Idoia Asurmendi Grabazioa eta nahasketa/Grabación y mezcla: Yon Vidaur (Muir Estudioa) Masterizazioa/Masterización: Estanis Elorza (Doctor Master) Zuzendaritza/Dirección: Nestor Urbieta Artea/Arte: Nora Goialde Irati Peluaga Aktoreak/Actores: Martin Abarrategi Ione Oyanguren Irati Lasaga Maialen Ballina Angel López de Bergara Goretti Ortueta Alberto Asurmendi Nerea Asurmendi Ekain Eriz AULKI JOKOA Aulki huts bat dago sukaldeko izkina hor(re)tan aspalditik inork ez du bota nahi, ezta bertan eseri ere. Atzo hustu zen elizako bosgarren lerroko lehen eserlekua, ta ja ez du inork beteko igandetako mezetan. Har ditzagun aulki hutsak ta sor dezagun aulki joko bat, bihurtzeko zuen hutsuneak bizi indar, nolabait. Ta zenbat okupatu dezakeen ez dagoen zerbaitek; hutsune batek irensten gaitu ekaitzik handiena bailitzan. Ta gaur gure txikitik, gure izanetik ta ezinetik, har dezagun atseden aulki hutsetan. Har ditzagun aulki hutsak ta sor dezagun aulki joko bat, bihurtzeko zuen hutsuneak bizi indar.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak