Txillardegiren heriotzaren XI urteurreneko ekitaldia
2023-01-14
Irutxulo.hitza.eus | Gaur, hilaren 14an, hamaika urte bete dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle, linguista eta politikari donostiarra zendu zenetik, eta, ohiko legez, haren omenezko ekitaldia egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak antolatu du ekitaldia, eta herritar ugari bertaratu dira, baita Txillardegiren hainbat senide ere.