Olentzero (Hibai Aiestaran & The Basauri prison folkies)

2020-12-04
Olentzero (2020) Munduan beste asko lez, Itsas gizon zahar batek hauxe kontatu zidan. Behin Markel Torkaetxea pirata ospetsua irla ilunera, Irlandara, abiatu zen Baionako portutik. Hango pub batean dozenaka pinta beltz edan ondoren, han zeuden musikari saskar eta mozkor batzuekin Olentzeroren kanta abestu omen zuen. Belaunaldiz belaunaldi oroitua izan da kantua ta Hibaik, bere alabatxoentzat eta Euskal Herriko umetxo guztientzat berreskuratu du gau hartan han gertatu zena. “… Azken jentila izango ote da gure Olentzero?, Edo enbor bat, Ikazkina, Aintzinako numen doilor bat, Etortzen denean berari esan… Kontakatilua!…” Moldaketa: Hibai Aiestaran (Deiedra) Musikariak: The Basauri Prison Folkies Nahasketa: JJ The Makina, JMUSICRECORD (USA) Marrazkia: Txori Info:660800667 celtic_outlaw@hotmail.com http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak