Benita (Intxorta 1937)

2017-10-28
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=BpRSg3C-afQ&feature=share Benita EraƱa Iribecampos, Juane Bengoa Agiriano fusilatuaren alargunaren omenez sortutako kanta http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Benita zenuen izena Juane zen zure gizona eta sei seme alaba aurrera ateratzen lan eginda. Baina bidea okertu egin zen Kolpe faxista sortzen zihoan Hiltzaileek egarriz indar militarra herriarendako zapalkuntza. Borroka latza izan zen hura ez zuten lortu zapaltzea atzerriko faxisten laguntzaz ezin zuten indar askatzaileaz. Aprobetxatuz sasi garaipena ardiz jantzitako otsoak irten ziren , amorruz ta inbidiz jota bizi ziren , ondokoak salatuz mendekua hartu zuten. Aukeratutako bat Juane zen traizioz eta gezurrez erail ta lurperatua famili bat utziz suntsitua. Eta oraindik ezin konformatu nola min egin ezin asmatu lana ukatuz gorriak ikusi mezprezu ta isekak sufritu. Baina ez zekiten zure indarrak ez zuela inongo mugarik jakin zenuen aurrera egiten ta inoren aurrean ez makurtzen. Zenbat atsekabe ta injustizi zenbat biktima eta errudun gezurra zena egia bihurtu ezin dut ahaztu bai gainditu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak