Esanezin - Altzagarate

2020-05-08
"Esanezin" gara eta 2021ean argia ikusiko duen lan berriaren aurrerapen gisa "Altzagarate" eta "Esan Ezin" abestiak aurkeztera gatoz. Hitzak eta ahotsa: Ianire Aranzabe. Musika Oriol Floresen laguntzaz sortua izan da, eta berak ekoitzi du Bartzelonako El Turonet estudioan Claudi Arimanyrekin eta Zestoako Gaztain Estudioan Eñaut Gaztañagarekin. Pianoak: Garazi Esnaola. "Esan Ezin" abestian Lain taldeko Leire Berasaluzek parte hartu du. Masterizazioa: Aberin estudioak. Altzagarate Zuen esku laztuen leuntasuna negu gogorrenak epeltzeko Zuen izenez josita nire zauriak zuen begietan bizitzaren oinarria Elkar lotutako bihotzen taupadez eraikitako etxea Zuen izenez josita nire zauriak zuen begietan bizitzaren oinarria Nire azalean betirako iltzatuta zuen zoriona, ez dut gehiago behar.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak