Dastatu Mungia (Taberna ibiltaria)

2019-06-25
Letra: Mungiako Taket bertso eskolak musika: Taberna Ibiltaria taldeak. Bertan parte hartu dabe: Ibon Altuna ( Itziarren Semeak ), Mikel Bizar ( Idi Bihotz eta Auritz ) Zamudioko Bertoko soinu elkarteko 3 neskato eta IƱigito ( Txapelpunk ) . http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zahartu ahala umore aldetik ez dana oso sendoa kolore aldatzen hasten da eta ozpintzea da hurrengoa berrigei urte pasa ta Urrutia edariak da lehengoa urteak joan baina ardao onak legez hau hobetzen doa Ardao azokaren eginkizuna gu alkartzea ta alkartasuna Ardao azokaren eginkizuna gu alkartzea ta alkartasuna In vino veritas esan zeuen Plinio erromatarrak "Ardao barruan egia dago" Moduko kontu edarrak. Ardoari esker garala egun barriz esaera zaharrak egarri barik edaten dogun animalia bakarrak. Ardao azokaren eginkizuna gu alkartzea ta alkartasuna Ardao azokaren eginkizuna gu alkartzea ta alkartasuna Gu ze ete garan ardaoa lagun azaldu guran gabiz ta botila bati begiratuta hona hemen hurrengo pista ardao baltz, zuri, txakolin edo Nafarroako gorrixka gustoko dauzen pertsona behintzat ezin da izan arrazista Ardao azokaren eginkizuna gu alkartzea ta alkartasuna Ardao azokaren eginkizuna gu alkartzea ta alkartasuna Ardaoan egi gaitasunari hainbeste deutsegunez zor Karl Marx handiak esandakoa aipatu behar derrigor. Behin mitin baten bota ei zeuen oholtza ganetik gogor ardao edaten ez dakienaz ez daitela fida inor Ardao azokaren eginkizuna gu alkartzea ta alkartasuna Ardao azokaren eginkizuna gu alkartzea ta alkartasuna Une txarretan dagoenari Alaitzeko aurpegia ahalegin txiker bat egin zeinke bota barik izerdia. Bilatu ardoak zure barruan gordeta dekon egia. Erdu azoka solidariora eta dastatu Mungia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak