Aizpea Goenaga

2021-11-15
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/aizpea-goenaga-mendiola/ *** Urbieta kalean jaioa. Zazpi senide ziren. Guraso biak donostiarrak zituzten. Amona Ixabelek 'Aurrera' taberna zeukan, eta gurasoek tabernarekin jarraitu zuten. Kultur mugimendu handiko tokia zen: bertan entseatzen zuten Ez Dok Amairu eta Jarrai taldekoek, besteak beste. Familia oso euskaltzalea eta konprometitua zen, eta ikastola klandestino batean ibili zen Aizpea, Karmele Esnal andereƱoarekin. Euskaraz egin zituen oinarrizko ikasketak ere, lizeoan. Magisteritza egin ostean, Madrilera joan zen Arte Eszenikoak ikastera. Interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ere ikasi zituen gero. Antzerkian, telebistan eta zineman ibilbide luzea egin du, zuzendari, aktore, gidoilari eta idazle moduan. Etxepare Institutuko zuzendaria ere izan zen. Artista-familia da Aizpearena, hiru aktore belaunaldi batzen dituena: Juani Mendiola ama aktorea zen, Barbara Goenaga iloba eta Aia Kruse alaba ere aktoreak dira; Juan Luis Goenaga anaia, berriz, margolaria da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak