Ertzaintzak presoen argazkiak kendu ditu Txori Barrotetik

2019-08-19
Milaka lagun bildu ziren Bilboko Aste Nagusiaren aurreneko gau jendetsuan. Goizeko lehen argi izpiekin batera, Madrilgo Entzutegi Nazionaleko Abascal epailearen aginduz eta Vox alderdi ultraeskuindarraren salaketari argi berdea emanez, Txori Barrote konpartsaren txosnako dekorazioan zeuden presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak. Euriak presentzia nabaria izan duen egunean, haurrak protagonista, Txikigunearen irekiera eta balearen desfilearekin gozatzeko aukera izan dutelako.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak