Maravillas (Gorka Urbizu)

2017-11-26
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=2eKTKZnIids Ahotsenearen 10. urteurrena dela eta, "Azpeitia Da! Ahotsenea 10 urte" emanaldia ospatu zen Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean 2017ko azaroaren 16an. Bertan, Gorka urbizu eta Gotzon Barandiaranek kontzertu akustikoa eta poesia errezitaldia eskaini zituzten, hurrenez hurren. Bideoan, Gorka Urbizu bera partaide den "Berri Txarrak" taldearen "Maravillas" abestia akustikoan jotzen. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira? Zein dira oihuka mintzo direnak? Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan gertatuak Ikara; bortxaren bigarren izena zein dira deitu gabe datozenak? Gogoan dut orain aspaldiko aholkua: ez fida herraren mirabe denaz Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak abesti berriren batean zuhaitz zaharren azaletan Argaren zilar uretan Iluntzeetan Ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? Agur ahizpak eta senitarteko guztiak agur lagunak eta jolasten ginen tokia adio ene Larraga maitea Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak abesti berriren batean zuhaitz zaharren azaletan Erriberako izarretan Nafarroan…
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak