Ardo greziarra (ZUTIK euskal kantak)

2023-06-13
@zutikeuskalkantak5674 Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Greziar Ardo Ilundu zuen hiri handiko kale hotzetan bero bila sartu bainintzen ostatu hartan gizon bat hasi zitzaidan eleketan. Erbestean urtetan zela zidan kontatu herri minak bihotza nota zion samindu Greziako lur maitea ezin ahaztu. Hurbil hadi, topa nirekin oroitzapenari Greziako ardo beltz gozoari itsasoz bestaldeko sort herriari. Hurbil hadi kanta nirekin, ez utzi bakarrik ez duk munduan jauregi ederrik etxe goxoa balio duenik. Hondogabeko putzua zen haren tristura Irrian gorderik zeraman etsipen hura Umezurtzen sabeleko urradura. Edan genuen Dionisosen nektar gorria Baita dantzatu Sirtaki ta pasodoblia Hura zen bai mozkor ikaragarria Argitu zuen hiri handiko kale hutsetan Hamar bat ezkila nituen buruan dantzan Doinu zahar haren buzukiak bailitzan Ez dut Greziako lagunaz berririk jakin Opa diot etxekoekin elkartu dadin Ulises bezalaxe Penelopekin. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
25