Huerta de Peralta: bortizkeria... langileena?

2019-06-21
Huerta de Peraltan eman zen grebaren harira grebalarien garaipena Nafarroan 2019an egin diren langileon borroketan mugarri bat izan da. Borroka honen kontrako sistemaren errepresioak borroka bera bezala iraundu zuen. Oraindik orain eta nahiz eta gatazka bukatuta izan errepresioak aurrera darrai. Fiskaltzak eta foruzaingoak langile baten kontra 2 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra, 2.500 euroko isuna eta 5 urteko kanporatzea eskatu dute, lesioak eta agintaritzaren aurkako atentatua egotzita.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak