Izarrak Plazara 2018 emanaldia

2018-05-30
Apirilaren 13 eta 14an Izarrak Plazara talentu lehiaketaren VII. edizioaren castinga ospatu zen Kontadoresen eta izena emandako 12-17 urteko 21 talde/ bakarlarietatik 10 aukeratuak izan ziren maiatzaren 27an Olatu Talka jaialdiaren barruan beraien abilezia erakusteko Zuloaga plazako eszenatikoan. Honetaz gain, euren ikuskizunak hobetu ahal izan dituzte, Ainhoa Aierbe aktorearen, Jabi Rodil Ze esatek! musika taldeko abeslariaren, eta Edu Muruamendiaraz dantzariaren laguntzaz prestatutako 4 tailerretan. Antolatzaileak: Bagera Elkartea, Olatu Talka, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostiako Udaleko Gazteria saila.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak