AGUXTIN ALKHAT - ERRE HITZA - BIDEOKLIPA
---------------------------------------------------------------------------
Hutsaren hatsa, 2020, Aguxtin Alkhaten lan berrian jasotzen den lehen aurrerapen kantuaren bideoklipa: Erre hitza
-------------------------------------------------------------------------
HUTSAREN HATSA diskoa minaren ondorengo biziberritze bat da, zauriak erabat sendaturik indartsu iristen den ahots bat.
Orbanik gabe, bizitakoaren oroitzapenetatik ikasiz eta aurrera begira sortu ditu Aguxtin Alkhatek bere bakarkako hirugarren diskoa eta ber gauza egitea proposatzen dio bere inguru hurbilari, bere komunitateari, bere herriari, munduari.
Ilunaren beltzenetik ikus daitekeen argiari heltzeko tenorea da.
Hitzak eta Musika : AGUXTIN ALKHAT
Musikariak:
JULIEN LABAT: Gitarrak
XAN BIDEGAIN: Gitarra apala
PIERRE SANGLA: Bateria eta teklatuak
KAMILA ZUBELDIA; Ahotsak
KIKI GRACIET: Aho soinua
GRABAKETA TA NAHASKETAK:
JOHANNES BUFF
INIGO IRAZOKI
MASTERIZAZIOA:
JONAN ORDORIKA
AZALA:
KLARA ALBERDI