Jai egunetan lan egiteak gurutziltzazen gaitu. Ez erosi!!

2018-03-29
Gaur martxoak 29 ostegunarekin, LAB Sindikatuak kalera atera da berriz ere, jai egunetan eta igandeetan 0 irekiera errebindikatzeko, Berriozarko Decathlonen egindako akzio baten bidez. Jaiegunetan lan egitea lan baldintzak kaskartzen ditu, lanpostuak suntsitzen ditu, bizitza eta lana kontziliatzea ezinezko bihurtzen du, merkatari txikiak kaltetzen ditu eta gizarte kontsumista eredua inposatzen du. Arrazoi askoren artean hauek horietako batzuk dira, berriz ere LAB Sindikatuak kalera atera da, jai egun eta igandeetan 0 irekiera errebindikatzeko. DEcathlonen ekintza bat egiten den lehen aldia ez da, Nafarroako merkataritzako prekarietate fokua baita, oraingo honetan, ekintza sinboliko baten bidez merkatal zentro honi, LAB Sindikatuak Nafarroan merkataritzako langileak, pairatzen dituzten ondorioak ikustarazteko mobilizatu da. Igande eta jai egunetan irekiera 0 izan arte, LAB Sindikatuak kalean eta langileak babesten jarraituko du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak