Hankak eta eskuak astinduz, bikain kintoak dantzan

2019-02-07
Santa-eskean ibili eta gero, otsailaren 5ean, Aretxabaletako aurtengo 73 kintoek dantza egin zuten plazan. Herriko bi haurrek ere egiten zuten dantza neska-mutilekin batera eta aurten ohitura hori berreskuratu dute. Azken hilabetean entseguak egiten ibili eta gero, urduri zeuden baina gogotsu dantza egiteko. Txistulari taldearen laguntzarekin Durana kalean hasi eta kalejiran heldu ziren herritarrez lepo zegoen plazara. Bertan, desafioa, banakoa eta agurra dantzatu zituzten. Baita fandangoa eta arin arina herritar, lagun eta familiartekoekin batera ere. Horrelako erreportaje gehiago ikusi nahi badituzu, egin klik hemen: https://goiena.eus/telebista/hemen-debagoiena
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak