ERABAKIA ARDATZ: Gure Esku Dagoren mugarria eta Kataluniako inbestidura

2018-01-26
Inoizko mobilizaziorik handiena iragarri du Gure Esku Dagok ekainaren 10erako. Ziklo baten amaiera, eta datorrenaren hasiera izango da. Herritarren Ituna lantzen segitzen dute, eta udaberrian, zergatik eta zertarako erabaki nahi duten aztertuko dute herritarrek eta hainbat alorretako adituek. Aste honetan, gainera, IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin eta Jonan Fernandez BIzikidetza idazkariarekin elkartu dira Zelai Nikolas eta Anjel Oiarbide, GED-ren urteko planaren berri ematen. Katalunian, berriz, Generalitateko presidentearen inbestiduraren aurrekariek markatu dute astea. Carles Puigdemont Generalitateko presidentegai izateko Roger Torrentek astearen hasieran eginda proposamena, erabakia bera, Auzitegi Konstituzionalean inpugnatzeko asmoa du Madrilek, nahiz eta Estatu Kontseiluak, hari aholkua eskatu ondoren, jurisprudentziari eta Konstituzioari erreparatuta horretarako oinarririk ez dagoela jakinarazi dion.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak