Navarrorum erakusketa (III) - "Hizkuntza, idazteko"

2017-10-30
“NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” erakusketan, euskarak Nafarroan historikoki izan duen agerpena dokumentuen bidez jasotzen da, Antzinako Erromatik XIX. mendera arte. Horretarako, 36 ale aukeratu dira, kontu handiz, lekuko gisa duten balio handiarengatik. Dokumentuak sei bloketan bilduta daude, gaika, eta hizkuntzari buruzko lekuko historikoen bilakaera berari erantzuten diote. Hirugarren multzoak islatzen du azkenean euskaraz (herabeki bada ere) idazten deneko aldia. ERDI AROA amaitzen hasi da. Euskara pergaminora eta paperera iritsi da, beste mintzaira batzuetatik hartutako sinboloen bidez eta, bereaz gain, beste hizkuntza batzuk menderatzen dituzten pertsonen eskutik. Zatitxoak besterik ez dira, baina ikusten uzten digute zer dagoen dokumentazioaren kristal lurrunduaz bestaldean. --- Navarrorum erakusketa Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak antolatu du eta Euskarabidearen laguntza izan du. ----- Errealizazioa: En Clave Audiovisual - Pixel
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak