Ez dira pasako (Brigade Loco)

2020-03-21
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music 2020an Dani Skst designen eskutik grabatutako bideoa. Abestia Iruñeko Sound of Sirens estudioan grabatu eta nahastu da Julen Urzaizen eskutik. (EUS) EZ DIRA PASAKO Gau honek ehun urte iraungo balitu Iluntasuna besarkatzen jarraituko nuke Gau honek ehun urte iraungo balitu Amets bati lotuta jarraituko nuke Duintasunez idatzitako ametsa: Ez dira pasako! Heriotza baztertuaz alde batera Askatasuna dator eta Gau honek ehun urte iraungo balitu, Goiz argitsu baten ametsak iraungo du Gau honek ehun urte iraungo balitu Etsi gabe amaierara arte borrokatuko dugu Harrotasuna arma bilakatzen da Gazte borrokalarientzat Intxortako aldatz malkartsuetatik Ez dira pasako! Eusko gudariak ez gara makurtzen Ukabilak estu, tiroka, odolez bustita Itxaropentsu, egunsentia doa argitzen Intxortatik ez dira pasako!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak