PREFOSTA! Herri Urrats 2018 (2zio)

2018-04-23
Etxeko Prod: https://www.youtube.com/channel/UCxu5A0LJnijY8gwLf85YMgQ Aurtengo klipa Manex Erdozainzi Etxart kolegioan grabatu dugu. Denek, ikasleek, erakasleek, langileek, burasoek parte hartu zuten ! http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Lehen agian eta orain prefosta! Gure ametsei jarraika dena posible baita, kosta ahala kosta. Koska bat gorago dago koska euskararen lurrera hazi berriak datoz-ta. Ikasten, hartu, eman hitza transmititzen den jakintza ez baita nehoiz ahazten. Hazten ertzetatik, ametsetatik hasten... Iragana irakurtzen ta etorkizuna idazten. Atzokoen hitza gaurko irakaspena, gaurko izerdia biharko lorpena, jaso duguna da eman zigutena, ez al da emateko jaso genuena? Lotuz mihia eta bihotza, gaindituz beldurra eta lotsa... Agian amets batzuk txiki geratu zaizkigu baina amets berriak ere egiten badakigu. Ibiliz ez ote da egiten bidea? Erantzuna: prefosta! Usteak uste, urratsak egin ditugu ta urratsek egin gaituzte. Hemen gira, prefosta! Ibiliz ez ote da egiten bidea? Erantzuna: prefosta! Urratsak egin ditugu ta urratsek egin gaituzte. Kosta ahala kosta. Urteen esperientzian barnekalden zein kostan Orain prefosta eta lehen agian! Oinetako zaharrekin zenbat urrats diren egin ibilbide berrian: Hizkuntza ikuspegian, hasteko, punturik ez jartzeko esaldien erdian. Zenbat lan borondatezko, etxeko, kaleko... urrats berri bat egun bakoitzeko. Egin den lanak fruituak eman izanak erakusten du oraindik zenbat baden egiteko. Ez gabiltza lur antzutan, lurrak zer dakarren ez dakigun arren, batzutan, ametsen fabrika diren prefabrikatutan anitz baloratzen da ez bada anitz ukan. Izan gaitezen baikor! Berreskura dezagun beti egon dena hor. Anitzetan oinarria ez al dago ertzean? Hizkuntzak ez baitu mugarik guk ezarri ezean. Ibiliz ez ote da egiten bidea? Erantzuna: prefosta! Usteak uste, urratsak egin ditugu ta urratsek egin gaituzte. Hemen gira prefosta! Ibiliz ez ote da egiten bidea? Erantzuna: prefosta! Urratsak egin ditugu ta urratsek egin gaituzte.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak