Konponbide eta bake bidean aurrera egiteko, Bilbo betetzeko deia

2018-01-10
Sare Herritarrak azken deia egin du larunbatean Bilboko manifestaziora joateko. Bego Atxak eta Joseba Azkarragak eskatu diete herritarrei erakusteko prest daudela konponbidearen eta bakearen bidean elkarrekin aurrera egiteko. EH Bildu koalizioak ere egin du Bilborako deia. ETA erakundearen jarduera armatua amaitu zenetik denbora igaro dela eta, presoen eta senideen eskubideak urratzea zentzugabea dela uste dute koaliziokoek, giza eskubideen alde larunbatean Bilbora joateko deia egin du Arnaldo Otegi koordinatzaileak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak