Elena Ginea, Aurresku tabernako jabea

2020-08-04
Irutxulo.hitza.eus | Gipuzkoako 70 ostalaritza establezimendu baino gehiagok agerraldia egin dute astearte eguerdian Bulebarrean, Eusko Jaurlaritzak sektorean hartutako neurri berriak gaitzetsi eta irtenbide orokor bat eskatzeko. Parte Zaharreko Ikatz kaleko Aurresku taberna izan da agerraldian irakurritako adierazpenarekin bat egin duen tabernetako bat, eta Elena Ginea jabeak hedabide honi azaldu dionez, erakundeek "kriminalizatu" egin dituztela sentitzen dutelako bildu direla, baita euren ogibide eta jende askoren lanpostuak arriskuan jartzen ari direlako ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak