Gizarte eraldaketarako horma irudiak. Irantzu Lekue artistaren eredua Ubiden

2018-09-11
Bizkaian sortu du Irantzu Lekuek azken lana: Ubiden herritartasuna sendotzeko horma irudia - Herritarren heren batek hartu dute parte horma irudia egiteko prozesu parte hartzailea. Undurraga eta Legutioko urtegiak batzen dituen “sei prima” putzuan sortu dute. - Irantzu Lekue artistak azaldutakoaren arabera euskara, generoa eta parte hartzea uztartu dituzte “denon artean horma irudia osatzeko”. Eraldaketa soziala du helburu. UBIDE. Hiru aste eman dituzte Ubideko herritarrek herri sarreran dagoen putzuaren etxolan horma irudi bat sortzeko, Gasteizko Irantzu Lekue muralistaren gidaritzapean burutu den prozesu parte hartzailea izan da eta herriaren 174 biztanleek heren batek parte hartu du. Ubide Araba eta Bizkaia artean dagoen herri txikia da. Gorbea mendiaren magalean, asko dira astebururo Motxotegi,Satzipeta edo Gorbea igotzeko Ubidera joaten diren mendizaleak. Herriaren sarreran Undurraga eta Legutioko urtegiak batzen dituen “sei prima” putzua dago, eraikin batek estalita eta bertan burutu dute hain zuzen artelana, auzolanean “sastrakak kendu ostean”. Agurtzane Bengoa Abasolo udal teknikariak azaldutakoaren arabera, oso pozik daude ubideztarrak prozesuarekin “batzuek hasierako idei jasan parte hartu zutelako eta beste batzuek, margotzen aritu direlako. Bakoitzak ahal zuenaren arabera eman du, ordutegi, eginbehar eta gogoen arabera hartu du parte baina giro aparta sortu du prozesuak”. Artistaren hitzetan, “oso harrera ona izan du proiektuak hasieratik eta poz-pozik gaude bizi dugun guztiarekin. Ubideko herriari parte hartzea eskertu nahi diot. Eta baita zoriondu ere, lortutako emaitzagatik. Agurtzane Bengoa Abasolok nabarmendu du “herriak duen ikazkin tradizioa, estraperloa -Bizkaia eta Arabaren arteko mugan egoteagatik-, Ubideko pagadi zabalak edo ura eta mendiarekin dugun harreman estua” eraman dituztela horma irudira “Ubiden bizi eta hazi nahi dugula aldarrikatzeko, gure izana zabaltzeko, lehen itxura hobetzeko eta, finean, sustraietara jotzeko”. Ubideko Udalak bultzatutako ekimen honek herritarren parte hartzea eta gizarte eraldaketa izan ditu ardatz, eta artea, euskara, generoa eta tradizioak hizpide.Irantzu Lekueren muralismoak mundua edertzea du helburu. Eta baita herritartasuna sortzea eta sendotzea ere. Komunitatea sendotzean arteak izan dezakeen garrantzia nabarmendu du Irantzu Lekuek, “ez baita soilik ingurua edertzea baizik eta hori bezain inportantea delako komunitatea eratzea, ezberdinen arteko zubiak eraikitzea, batak bestea ezagutzea, sinergiak sortzea. Eta horixe bera da Ubiden egin duguna eraldaketa gauza txikietatik hasten delako. Artistak horretarako propio sortutako dinamika eta saioen bidez, Ubideko herritarrekin garatu du horma irudia, udalerriko hainbat ikur, iraganaldiko eta orainaldikoak, iruditzeko. Nazio Batuak Irantzu Lekuek Genevan egindako egonaldiaren ostean abiatu zuen “gizarte eraldaketarako horma irudigintza”. Unesco Etxearekin batera egindako egonaldi artistikoan izan zen. Euskal herriko sei emakume sortzaile joan ziren martxoan Geneva-ra, Nazio Batuen egoitzara. Suitzan Elssie Ansareo, Irene Basilio Intxausti, Irantzu Lekue, Leire Martinez, Jone Otero eta Arrate Velasco-k Giza Eskubideen Kontseiluaren hainbat organismotan zuzeneko esku-hartzea izan zuten “arte eta kultura hizpide, eskubide gisa”. Unesco Etxearen programak hezkuntza-eskubidearen edo kultura-eskubideen arloetako tresnei buruz sakondu zuen eta Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluko 37º bilera-saioen parte hartuko zuten sortzaileek. Genevan oikasitakoa Euskal Herrian landuko zutela iragarri zuten bai Unesco Etxeak bai sortzaileek eta horren ondorio da, besteak beste, Irantzu Lekueren Gizarte eraldaketa horma irudigintza.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak