PORROTX | "Euskaldunak arrisku bezala ikusten gaituzte mundua txuri beltzean ikusten dutenek."

2022-12-23
KUTXI- KUTXI, marilutxi! Norena ote esaldi hori, Joxe Mari Agirretxerena edo Porrotxena? Gaurkoan, hizpidean, biak izan ditugu gurekin, eta horren ohikoak ez diren euskarari lotutako galderak egin dizkiegu. Nolako hizkuntza kudeaketa du Porrotxek adibidez gurasoekiko muxubitaminak banatzen dituenean? Eta Joxe Marik? Porrotxek nahiz Joxe Marik esan digute euskaldunak direla eta euskaraz bizi direla. Horretarako, Porrotxek esamolde motzak, keinuak eta irriak erabiltzen ditu baliabide bezala. Gainera, gure herritik eta hizkuntzatik jarduteko beharra azpimarratu digu Joxe Marik eta kultur industrian euskaldunok hori lortu dugula azaldu digu, bertsolariak, idazleak, musikariak eta antzerkigileak adibidetzat jarriz. Horrekin batera, euskararen koloreak errespetatuak izan daitezen, irriz baina sendotasunez jarduteko deia egin digu. Amaitzeko, pailazoen kultur ekoizpenek ikastetxeetan izan dezaketen baliagarritasunaz galdetuta, Porrotxek adibide konkretu bat ekarri digu: Borobilean kantak eskaintzen dituen aukerak aipatu dizkigu baliabide bezala.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak