Enkarni Genua

2021-10-04
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/enkarni-genua-espinosa/ *** San Bartolome kalean jaioa, bi ahizpatan gazteena. Ama Burgosko probintziako herri txiki batekoa zuen, 15 urterekin AƱorgara neskame etorria. Aita, berriz, donostiarra. Mirakontxan ibili zen eskolan Enkarni, moja ikastetxean. Hantxe hasi zen antzerkia egiten, eta gaztetxotan Antigona eta TEU antzerki-taldeetan ibili zen. Halaxe ezagutu zuen Manolo Gomez, bere senarra eta lankidea izango zena. 60ko hamarkadaren bukaeran umeak ikastolara eramatea erabaki zuten, eta euskara ikasten hasi ziren biak. Euskaltzale bihurtu ziren, eta haurrei euskarazko lanak eskaintzen: txotxongilo ikuskizunak. 1971n Txotxongillo taldea sortu zuten, eta ordutik etenik gabeko ibilbidea egin dute. Tolosako Titirijai jaialdiaren eta TOPIC zentroaren sorreran zein garapenean parte hartu zuen. Haurrentzat liburuak ere idatzi ditu Enkarnik. Hainbat sari jaso ditu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak