GUREAN GAUR albistegia: Martxoak 2

2017-03-02
Gaurko, albistea, zalantzarik gabe, Hamaika Telebistan zuzenean ikusi ahal izan duzuenez, milaka lagunek bat egin dute Donostian Sara Majarenas euskal presoa eta haren alaba Izar elkarrekin eta libre egon behar dutela aldarriarekin. Ekhiñe Atorrasagasti lankidea bertan izan da. Izarrekin Sara Etxera​ Arratsaldean jakin ahal izan dugunez, Castro epailearen erabakiz, Sara Majarenasi bigarren gradua onartuta, ama-alabak harrera-etxe batetan bizi ahal izango dira. - Hauek eta beste hainbat gure lerroburuetan Bihar, 41 urte beteko dira Martxoaren 3an Gasteiz polizia espainiarrak Zaramaga auzoan bost hildako eragin zituenetik. Memoria eta justizia ardatz, Hamaika Telebista bertan izan da. Martxoak 3 elkartea​ - Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ez du tramiterako onartu hiru presok urruntzearen aurka aurkeztutako helegitea - Langabeziak gora egin du otsailean Euskal Autonomi Erkidegoan; behera, Nafarroan - “Hizkuntza, Nazioa, Estatua” Joxe Azurmendiren saiakera berria ardatz, euskal estatuan euskarak jokatu beharreko paperaren inguruko solasaldia egin zuten atzo egileak berak eta Jakin-eko Lorea Agirrek Martin Ugalde Kultur Parkean. Bihar, Hamaika Telebistan, osorik ikusgai, 23:00etatik aurrera elkar​ - Ipar Irlandan aurreratutako hauteskundeak egingo dituzte gaur. Energia planaren eskandaluak eta brexit-ak DUPi kalte egingo diolako uste du Sinn Feinek. Ostiral santuko akordioek kasik 20 urte bete dituzten honetan, elkarri bizkarra ematen jarraitu eta aurrera egitearen arteko erdibidea bilatzen dute iparraldeko sei konderrietan. - Igandean lehiatuko dute Zornotzan lehen Emakumeen Master Cup-eko finala. Txapelketa historikoa da hau eta elite mailako finalean arituko diren Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz bizkaitarrekin egoteko aukera izan dugu. Laboral Kutxa Emakume Master Cup 2017​ #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak