MAITATZEARI ikuskizun poetiko musikala - Trailer

2022-05-09
MAITATZEARI ikuskizun poetiko musikalaren trailer-a. Popatik: Xabier Crehuet, Ekaitz Goikoetxea eta Aingeru Mayor. Harremanetarako: popatik.band@gmail.com / 628065482 ====== Sinopsis: Ikuskizun honetan hitzak eta musika jartzen dizkiogu maitatzeari. Poesia eta kantak. Akordeak eta konpasak, xuxurlak eta oihuak, errimak eta arritmiak, ipuinak eta bertsoak. Hitz goxoak eta hitz lizunak... Baita isiluneak ere. Maitasunari baino, maitatzeari kantatzen diogu. Egiten den maitasunari, maitatzearen arteari. Maitatzeko gaitasunari eta baita zailtasunei ere. Maitatua izatearen eta maitatzearen beharrari. Maitemintzeari eta, batez ere, maitepozari. Maitaleen arteko erotikari. Bihotz itxurako emotikono gorriek erakusten ez dituzten ertz eta zirrikituei... Maitatzea ez ezik, beste hainbat gai ere la(zta)ntzen ditugu: gizontasun ereduak, sexu-identitatea eta transexualitatea, bikote harremanak eta askatasuna, kalean bizi direnen errealitatea, gerra eta bortizkeria, musikaren magia eta artearen beharra… Amodioa nola, hala egiten dugu poesia eta musika: lasai eta goxo, emeki, akorde bakoitza zainduz, begietara begira, gozo eta gozatuz. Maitaleen jolas intimo honetan, biluztu egiten gara, gure ahots eta gitarra soil baten laguntzaz. Musikaren eta hitzen bidez ikusleak besarkatzea da gure asmoa eta, ahal izanez gero, larruazala zeharkatuz, haien bihotzak eta erraiak laztantzea ere bai.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak