Zientzialari 53 – Kepa Ruiz Mirazo: “Biziaren jatorriari buruzko ikuspegia aldatu behar dugu”

2016-08-08
Non eta noiz sortu zen bizia? Zeintzuk dira horri buruzko teoria nagusiak? Kepa Ruiz Mirazo UPV/EHUko ikertzaileak zientziak gai hauei buruz dakiena eta ez dakiena azaldu digu. Bere esanetan, biziaren jatorriari buruzko ikuspegia aldatu behar dugu. 'Zientzialari' izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko informazio gehiago topa dezakezu euskaraz zientziakaiera.eus/ orrialdean.