EUSPOT 2022 • Gaia: ZERGATIK LAN EGIN KOOPERATIBA BATEAN?

2022-01-24
www.euspot.eus - GAIA - Kooperatibista izatea edo kooperatibismoa, eredu gisa, zer da zuretzat? Sortu 30 segundoko iragarkia pertsona kooperatiboak, bereziki gazteak, eta kooperatibismoa balioan jartzeko. Asko izan daitezke arrazoiak kooperatiba batean lan egiteko: kooperatibetan soldata duina irabazten delako, aberastasunaren banaketa orekan oinarritzen delako, herritik sortutako eta herrira ondo errotutako proiektuak direlako. iraunkorragoak, kalitatezko enplegua eragiten dutelako, gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna sustatzen dutelako eta berrikuntza handiko proiektuak direlako. Kooperatibek enpresaren erabakietan parte hartzeko aukera eskaintzen digute eta horrek ere erakargarri bilakatzen ditu. - SARIAK - 2022an sei sari banatuko dira: SARI NAGUSIAK: Spotik onena: 1.000 euro Publikoaren saria: 500 euro Gazteen saria (14-18 urte): 500 euro Musika sinkronizazio onenaren saria: 300 euro SARI GEHIGARRIAK: Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500 euro Arizmendiko ikasleen spotik onena: 250 euro
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak