Auxen da era etorri dana - Joseba Tapia

2022-08-01
"Beizamako krimena" Gaizkileak serieko seigarren atala da, eta bertan Beizamako Korosagati baserriko hilketen nondik-norakoak kontatzen dira. Bertako ama eta alaba erail zituzten 1926an, eta krimenak eta krimenaren ondotik etorriko zen atxiloketa uholdeak Gipuzkoa osoa aztoratu zuten.  Gaiaren bueltako bertso sorta idatzi zuen Patxi Erauskin bertsolari zaldibiarrak. Erauskinen bertsoak idatziz iritsi dira gaur arte, baina inork musikatu ez zituenez Joseba Tapia arduratu zen lan hartaz. Hemen duzue Erauskin Errotariren bertsoekin eta Tapiaren trikiti eta ahotsarekin ondutako fruitua.  Podcasta entzun nahi baduzu: https://podcast.eus/beizamako-krimena-euskal-gaizkileak/ LETRA Auxen da era etorri dana bertso batzuek jartzeko, kulparik gabe preso egon diran itsasondotarrantzako; letra bat ez da izango inor ofenditutzeko, eskerrak onak lege-gizonak zeuzkatela libratzeko. Millaz ondoren bederatzi eun da ogei ta seigarren urtean, Azaroaren amalaueanegun senalamentean, negargarri bat gertatu zana Guipuzkoa”ko partean, Beizama erriko korosagasti baserri etxe batean. Etxe orretan bizi ziraden ama ta alaba bakarrik, lanean zintzo saiatzen ziran egin gabetan oporrik; egun orretan arkitu ziran biak ill da otziturik, Euskalerrian ez da gertatu askotan orrelakorik. Jazinta odriozola beste alaba neskame zegona Tolosa”, egun orretako amaikaetan etxe ortara igo zan; bere ama ta aizpea illak billatutzaille bera zan, aditzerakin ala errira destetxaetan joan zan. Jazinta bera parte ote zan jarririk errezoloso, kulparik gabe egota”re izan zeikean akaso; zerbaitegatik sartua zuten bigarren aldian preso, ez da gainera libratu ere garbi jakin arte oso. Agintariak saiatu ziran nun billatuko usaiak, ama-alaba il zituztenak agertutzeko etsaiak; lendabiziko artu zituzten ijitano ta artzaiak, kulparik gabe preso, etzeuden aien biotzak lasaiak. Andik urrena Itsasondo”ko Lizarditara jo zuten aurrean artu Azpeitia”ko kartzelara zuzen-zuzen; periodiko batzuek berriz gezur aundiak zabaltzen, oiek kulpante ornen zirala baita”re askok sinisten. Eriotz aiek bateonbatek egin zituan serio, esan lezake elkarrengana asko zutela odio; aizken orduan guztion aitak kontuan artuko dio, zenbait familik negar egin du kaso ori zan medio. Aita semeak, ama-alabak, senar eta emaztiak, izan dituzte oso garratzak gau t”egun, jai ta astiak; kulparik gabe eraman bear oinbeste pena tristiak, orain etxean libre daude ta aztu bitzaie guztiak. Ondo dakigu iltzaile oien billa zorrotz dabiltzala, denok nai degu gaizki eginak arren argitu ditzala; merezi du-tabizia kendu edo betiko itzala, kulpa gabe preso egotetikan Jainkoak libra gaitzala. Maiatz illaren ogei ta batean ta larunbat arratsian itzenekoak aita-semeak erabat libratu zian; poz-dardara bat sartu zitzaigun askori bai biotzian, lo-gurerikan inork etzeukan oiek errian sartzian aien biotzak lasaiak. Orra azaldu kulparik gabe nola egonduak diran, inorentzako mesederik ez, familientzat galeran; onra emanaz bertsoak kanta mundu guztien aurrian, iltzaile krimen lapurrik ezta Itsasondoko errian.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak