Irakaskuntza ikasketak amaitu berritan iritsi zen Usurbilera. Geroztik ibilbide profesional osoa Udarregi ikastolan osatu du. Urte gehienak irakasle gisa eman ditu, baina azken 16ak zuzendari moduan aritu da. Eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan guztietan bidaide izan dituen lankide zein gurasoei.