v . KRITIKA LEHIAKETA

2019-05-24
Arkatzak zorroztu eta eman bide sormenari, bosgarren urtez jarraian, hemen baita Zinea atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa! Aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dugu. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dugu, zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor. Parte hartzeko asmoa izanez gero, aukeratu euskal film bat, 2018tik aurrera estreinatutakoa aukeran, eta, kritika egindakoan, guri bidali beheko e-posta helbidearen bidez. Banan-banan jasotako kritika guztiak argitaratzen joango gara, epaimahaikideek lanok baloratzeaz gainera, atariko irakurleek ere hauek irakurri eta bere balorazio propioak egin ditzaten. Info. +, oinarriak eta beste, www.zinea.eus atarian. Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@zinea.eus helbidean edota 943 504 206 telefono zenbakian
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
6015