Leitzako Orantzaroa-Olentzero dokumentala

2020-12-23
Leitzan egindako ikerketan oinarritutako dokumentala. Bertan biltzen dira herritar askoren testigantzak, eta herrian Orantzaroaren inguruan jaso duten tradizioaren xehetasunak: - Olentzero panpinak: edozein irudikapen egiten zen etxe-baserrietan balkoian-leihoan paratzeko; amona xaharra, sorgina, arrantzalea, sagalaria, dantzaria. Denak desberdinak, gizaki itxurarekin. - Su berria egitea: 24an su berria egiten zen; zaharra dena baztertu eta berria egin. - Familiako kide guztiek banaka egur puska bana paratzen zuten su berrian Olentzeroa ospatzeko. - Enborra haundia ere paratzen zen egun horretan errtzeko. Enbor berezia, ordu luzez, edo egunetan irauteko. - Orantzaroz atsauretzen ziren egun horretan baserri-auzoetan, eta umeei segituz ibili. Janzkera aldetik maindire batekin eta buruan kalabaza paratuz argia egiteko..- - Orantzaro burua: askotan kalabaza erabiltzen zen horretarako: begi-zuloak egin, sudur-zuloak, aho-zuloa, barrendik ongi ustu, eta kandela biztu. Ondoren apaindu ongi eta urrutitik ikusteko moduan paratu... Itxura beldurgarria emanez.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak