Abortu eskubidea, kolokan AEBetan

2022-05-03
www.berria.eus | Baliteke abortatzeko eskubide konstituzionalean atzera egiteko prest egotea AEBetako Gorena. Hori filtratu du, behintzat, Politico hedabideak: erabakiaren lehen zirriborro bat dirudiena zabaldu du bart gauean. Zirriborro horretan, Samuel Alito epailearen sinadura ageri da, eta gorteko bederatzi magistratuetako bosten iritziak jasotzen ditu. Duela hainbat hamarkada, auzitegi horretan bertan onartu zuten haurdunaldia eteteko eskubide konstituzionala, 1973. urtean, Roe v. Wade izenez ezagun egin zen epai historikoan. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak