PBL Day 2017 hitzaldia - Aitor Francesena

2017-03-15
Aitor Francesena (Zarautz, 1970), "Gallo", txikitatik skate eta surf munduan murgilduta egon da. Surfena zuen zaletasunaren ondorioz surf-oholak egiteko tailer bat sortu zuen. Horretaz gain, estatuko lehenengo surf eskolaren (Zarautz Surf Eskola) eta Zarauzko Surf Elkartearen sortzaileetako bat da. 14 urterekin, jaiotzatiko glaukomak jota eskuineko begia galdu zuen. 2011n, korneako transplante baten ondorios, surfeko istripu batean ezkerreko begiaren ikusmena ere galdu zuen. Nazio-hautatzailea eta eliteko surfisten entrenatzailea izan da (Aritz Aranburu, Eneko eta Kepa Acero edo Asier Muniain haien artean). Gainera, "Las Olas Contadas" eta "Querer es Poder" liburuak idatzi ditu. Bi begien ikusmena galduta, "Gallo"-k aurrera jarraitzen du maite duena egiten. Hitzaldi honetan beraren historia eta autosuporazioari buruz hitz egiten digu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak