Gurean Gaur Uda: Uztailak 20, Guardia Zibila Generalitateko jauregira sartu ezinik

2017-07-20
Guardia Zibilak Kataluniako Generalitat-eko jauregia eta parlamentua arakatu nahi izan ditu. Generalitatean, Jordi Turull presidentziako sailburuak agenteen sarrera ekidin du. Bestalde, Gernikan, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Kalera, Kalera martxa abiatu da ezker abertzalearen antolakundeen babesarekin. Martxak, 40 urte atzera amnistiaren alde egindakoaren oinordekoa izan nahi du. Ekimena girotzeko, Tajon Prieto talde donostiarrak "Kalera, kalera" abesti mitikoaren moldaketa egin du, Hamaika Telebistan primizian entzuteko aukera izan duguna. Eta, zoritxarrez, eraso sexistak hizpide berriro ere. Santurtziko mugimendu feministak herrian suertatuko azken erasoa salatzeko manifestazioa egingo dute ostiralean. Handik kilometro eskasetara, Barakaldon, bart beste eraso sexista bat gertatu da. Berau arbuiatzeko ekimen ezberdinak deitu dituzte. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak